Hondakinen gaikako bilketaren garrantziaz sentsibilizatzeko kanpaina, martxan

Maria Maya Manterola 2021ko ots. 24a, 09:35

Astelehenaz geroztik beharrezkoa da txartela errefusaren eta organikoaren edukiontziak zabaltzeko. Hondakin frakzio bakoitza zein edukiontziri dagokion gogorarazteko, informazio-totemak jarri dituzte Beheko plazan.

Joan den astelehenaz geroztik, errefusaren eta organikoaren edukiontziak zabaltzeko ezinbestekoa da txartela erabiltzea. Edukiontziak zabalik izan diren hilabetetan, ordea, erabilera desegokiak atzeman ditu Udal Elkarteak, eta herritarren kontzientziazioan eragiteko zenbait ekintza abiatu ditu. Hondakin frakzio bakoitza zein edukiontziri dagokion gogorarazteko, informazio-totemak jarri dituzte Beheko plazan. 

Gaineratu dute debekatuta dagoela poltsak edukiontzien kanpoaldean uztea. Hondakin horiei zein dagokion egunetik kanpo kalean utzitako hondakin handiei pegatak jarriko dizkiete.