Igaraba bat azaldu da herrian, eta denda batetik atera ezinik ibili dira

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 17a, 18:53

Goizeko bederatziak aldera ikusi dute ur txakurra Zumaian. Ekin dendan ezkutatuta eman du eguna, eta duela gutxi lortu dute handik eramatea.

Ezohiko gertaera izan da gaur herrian. Goizeko bederatziak aldera, igaraba bat azaldu da kalean, herritarren harridurarako; ez da oso ohikoa halako animaliak kaleetara hurreratzea. Hala, ur txakurra Ekin dendan sartu da goizeko lehen orduan, eta han egin du egun osoa, ezkutatuta, saiatu arren ezin izan dutelako nahi bezain azkar atera.

Azkenean, animalien babes etxeko arduradunek lortu dute kaiola hurreratzea eta dendatik ateratzea, duela denbora gutxi. Ikusmin handia sortu du egunean zehar animalia azaldu izanak.

Egunean zehar bertaratu diren basozainak eta animalien babes etxeko arduradunak azaldu dutenez, ez da ohikoa animilia mota hau gure artean ikustea. Gipuzkoan pare bat igaraba agertu direla adierazi diete dendako arduradunei.