Bideoa: Otsailaren 21ean ospatuko da Emakumeon V. Mundu Martxa Zumaian

Baleike 2021ko ots. 14a, 17:03

Laster pasatuko da Euskal Herriko Emakumeon V. Mundu Martxa Zumaiatik, Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean. Martxoaren 6an bukatuko da Irunen eta Hendaian egingo den ekitaldi nagusian, eta horren aurretik Zumaian ere egingo dute martxarekin bat egiteko ekimenik. Otsailaren 21erako prestatu dute denen partaidetza eskatzen duen proposamena, eta bideo honen bidez zabaldu nahi dute Emakumeon Mundu Martxaren inguruko informazioa.