Sestaoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar

Baleike 2021ko ots. 13a, 15:25

Beheko plazan jarri dute hilketa matxista salatzeko hitzordua, bihar 13:00etan. 

56 urteko emakume bat hil dute Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintza heriotza ikertzen ari den arren, hipotesi nagusia da hilketa indarkeria matxistaren ondorio izan dela. Hori dela eta, azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du Zumaiako mugimendu feministak. Emakumeon Mundu Martxako aldarriarekin bat egin eta autodefentsa feminista aldarrikatuko dute bihar, igandea, 13:00etan Beheko plazan.