'Vacaciones contigo... y tu mujer' eta 'El pequeño vampiro' eskainiko dituzte asteburuan Aita Marin

Baleike 2021ko ots. 12a, 09:51

Ostiraletik astelehenera, egunero botako dute 'Vacaciones contigo... y tu mujer' filma. Haurrei zuzenduriko 'El pequeño vampiro', berriz, larunbatean eskainiko dute Aita Marin.

Vacaciones contigo... y tu mujer film frantziarrak Antoinette irakaslearen ibilerak kontatzen ditu. Luzaroan lan eta lan aritu ondoren, Vladimir maitalearekin igaroko ditu oporrak: ikasle baten aitarekin, hain zuzen ere. Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean botako dute Aita Mariko zine aretoan, 19:00etan. 

Haurrek, berriz, El pequeño vampiro filma pantaila handian ikusteko aukera izango dute asteburuan. Banpiro txikia etxe sorginduan bizi da munstro alai talde batekin. Aspermenak jota, ihes egingo du gau batez bere txakurrarekin, abentura berrien bila.