Beheko Plaza elkarteak ez du urteko batzar orokorrik egingo

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 7a, 16:10

Bizi dugun osasun krisialdia dela eta, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ez du aurten urteko batzar orokorrik egingo. 

Batzarrik ez, baina erabaki batzuk hartu dituzte. Hala, Beheko Plazako bazkide izateko urteko kuota 6 euro izango da bazkide bakoitzeko, eta otsailaren 22tik aurrera kobratuko da, zuzendaritzak azaldu duenez.

Bazkideren batek informazio gehiago nahi badu, ostegunetan irekita egongo den bulegora joan daiteke, 11:00etatik 12:00etara.