'Foto de familia' eta 'El rey elefante' pelikulak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 6a, 15:14

Haurrentzako eta helduentzako filma bana emango da Aita Mari zinean. Haurrek El rey elefante animaziozko filma izango dute ikusgai; helduek Foto de familia komedia frantziarra. 

Cecilia Rouaud zinemagileak zuzendutako komedia da Foto de familia eta larunbatean, igandean eta astelehenean emango da, 19:00etan.

Haurrek, berriz, El rey elefante animaziozko film iraniarra ikusi ahal izango dute, larunbatean eta igandean, 16:30ean. Hona hemen film honen trailerra.