Ruralka Hoteles taldearen saria jaso du Jesuskoa landetxeak

Mireia Galarza Bastida 2021ko ots. 5a, 11:19

Ostalari onenaren mailan jaso dute saria, eta "ilusioz" lanean jarraituko dutela diote bertako arduradunek. 

Urtero moduan, Ruralka hoteles taldeak Espainiako ostatu berezienen artean sari banaketa egin du, eta saridunen artean da Jesuskoa landetxea. Hain zuzen, ostalari onenaren mailan eskuratu du saria Zumaiako landetxeak, eta aitorpenarekin "eskertuta" azaldu dira Jesuskoako arduradunak. 

"Ilusioz" lanean jarraituko dutela gaineratu dute bertako kideek, eta eskerrak eman nahi izan dizkie beraiengan konfiantza jarri duten guztiei.