ZOZeko aztia

Gorka Julio - Berria 2021ko ots. 3a, 09:24

Gorka Julio informatikariak hizpide izan du Zumaian egiten ari diren azpiegitura teknologikoa BERRIA egunkariko azken artikuluan. "Eredu oso interesgarria dela iruditzen zait, eta ez azpiegitura teknologikoak garatzeko soilik", dio andoaindarrak. 

Ozeko aztian ez bezala, Zumaian egiten ari diren azpiegitura teknologia ez da gezurretakoa. ZOZ Zuntz Optikoa Zumaia egitasmoaren bidez, proiektuarekin sortuko den sarea belaunaldi berriko zuntz optiko ultra-azkarreko sarea izango da, eta sare horretan parte hartzen duen Zumaiako herritar oro izango da sarearen jabe.

Sare neutro, ireki, libre eta mankomunatua izango da. Elkarlanerako hitzarmena sinatu duten Guifi.net fundazioa eta Zumaiako Udala dira proiektuaren sustatzaile nagusiak, baina ez bakarrak. Bi horiez gain, herritarrek eta bertan hartuko duten operadoreek ere, nahi badute, eros ditzakete sarearen zatiak.

Udalarentzat, herriaren %100era iritsiko den kalitate handiko sare bat lortzea izan daiteke interesgarria. Guifi.net fundazioarentzat, beren ereduan sustatutako sareak herri mailan gara daitezkeela erakustea. Bazkide egiten diren herritarrei, hileko zerbitzu kuotan aurrezteko balioko die eta tokiko operadoreei, beste era batera ematerik ez luketen zerbitzuak tokiko ekonomiatik emateko aukera.

Jarraitu irakurtzen, hemen