100.000 euro utzi ditu Kupoitzarrak Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 1a, 11:08

Joan den ostiraleko Kupoitzarraren zozketak 100.000 euro banatu ditu Zumaian. 25.000 euroko lau kupoi saldu zituen Placido Martinez Hidalgo ONCEko agente saltzaileak.

Euskadiko ONCEtik azaldu dutenez, Martínez Hidalgok hiru urte daramatza ONCEko agente saltzaile lanean. "Saritutako lau kupoi horietatik hiru Basadi auzuneko Juanjo Larrañaga harategian saldu nituen, joko-produktuak saltzen laguntzeko establezimendu bat baita, eta beste kupoi bat kioskoan saldu nuen", azaldu du.

Larunbatean bertan hainbat bezeroren eskerrak jaso zituela dio saltzaileak. "Pastelekin eta txanpainarekin ere etorri zitzaizkidan, nirekin ospatzeko. Niri egokitu izan balitzait baino urduriago jarri nintzen. Goizero sari mordoa emango dudala pentsatzen dut, eta horixe gertatu zen ostiralean".