Zer iritzi dute herritarrek TAOren ordenantzaren aldaketaren inguruan?

Gorka Eizagirre | Maria Maya Manterola 2021ko urt. 31a, 17:20

Zumaiako aparkalekuen araudia aldatzeko lehen pausoa eman zuen ostegunean udaleko ohiko bilkurak. TAOren ordenantza aldatzea onartu zuen plenoak. Aldaketa nagusiak izango dira Julio Beobide bertakotzea eta errotazio altuko guneak hiru ordukoak izatea. Gainera, erregulazioa udaberrira eta udazkenera ere luzatuko da asteburuetan eta jaiegunetan.