'Porno vs. Afrodita' antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 30a, 10:33

Astelehen eguerdian emango dugu saridunen berri. Otsailaren 5ean, ostirala, taularatuko du antzezlana Benetan Be Teatroak, Aita Marin.

Datorren ostiralean, otsailak 5, Porno vs. Afrodita gazte antzerkia izango da Aita Mariko zine aretoan, Benetan Be Teatroaren eskutik. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortutakoa da lana. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeria sexual eta afektiboez elkarrekin barre egitekoa, dena zuzeneko musikaz blai.

Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Astelehen eguerdira bitarte izango da parte hartzeko aukera, hemen. Zorte on!