Bikuñak jokatuko du Zumaian Martijaren ordez

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 21a, 08:15

Eskuz binaka txapelketako laugarren jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da bihar Aitzuri frontoian. Eskuin eskuan dituen arazoak direla medio, Martijak ezingo du Zumaiako frontoian egon, eta Iñigo Bikuñak beteko du haren lekua. 

Hala, laugarren jardunaldiari hasiera emango dion partidan Jaka eta Bikuña, Urrutikoetxea eta Ander Imazen aurka neurtuko dira. 

Jaialdiko beste partidan, Alberdi eta Erasun, Zabala eta Erostarberen aurka ariko dira.

Osasun krisialdia dela eta, ikuslerik gabe jokatuko da jaialdia, baina Euskal Telebistaren bidez jarraitu ahal izango da, ostiralean, 22:15etik aurrera.