TAO sistema aldatzeko proposamenak aurkeztuko ditu udalak ostegunean

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 19a, 09:14

Aparkalekuen erregulazio sistema aldatzeko prozedura abiatu du Zumaiako Udalak. Egindako galdetegietan eta bileratan jasotako ondorioak eta ordenantza aldatzeko proposamenak aurkeztuko ditu ostegun honetan, online egingo den bilera batean.

Ordenantza aldatzeko lehen fasean 130 herritarrek bete dute inkesta. Horretaz gain, idatzizko beste hogei ekarpen jaso ditu udalak. Jarraian osatutako mahai tekniko-politikoak TAO sistemaren aldaketa gidatu du. Mahai horretan, teknikari eta ordezkari politioez gain, ostalariek eta merkatariek, eta herriko auzune desberdinetan bizi diren herritarrek parte hartu dute. Jasotako ekarpenetatik zein identifikatutako hutsuneetatik abiatuta, ordenantza berriaren zirriborroa idazteko oinarri nagusiak zehaztu dituzte mahai tekniko-politikoan.

Mahaian hartutako erabakien berri emango da ostegunean, hilaren 21ean, online egingo den bilera batean. Kasu honetan, parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko. Nahikoa izango da egunean bertan arratsaldeko 18:00etan lotura honetan sartzea: https://labur.eus/TAOzumaia (pasahitza: 468596).