Eskuz binakako pilota txapelketaren laugarren jardunaldia Aitzurin abiatuko da hilaren 22an

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 13a, 13:52

Jaka eta Martija Urrutikoetxea eta Ander Imazen aurka neurtuko dira. Etxeratze agindua tarteko, ikuslerik gabe jokatuko da partida, 22:15ean hasita. 

Aspe enpresak dagoeneko eman du eskuz binakako pilota txapelketaren laugarren jardunaldiko daten eta pilotalekuen berri. Zumaian abiatuko da, urtarrilaren 22an, Aitzuri pilotalekuan jokatuko den partidarekin. Jaka eta Martija Urrutikoetxearen eta Ander Imazen aurka neurtuko dira, hain zuzen ere, txapelketaren lehen hitzordu horretan. Etxeratze agindua tarteko, ikuslerik gabe jokatuko da partida, 22:15ean hasita.

Hilaren 23an, Tolosako Beotibar pilotalekuan jarraituko du lehiak, Ezkurdia eta Ladis Galarza - Peña II eta Albisu norgehiagokarekin. Iganean, hilak 24, Bilboko Bizkaian izango dira Olaizola II eta Rezusta Altuna III eta Mariezkurrena II-ren aurkako lehian. Gernikako Santanapen jokatuko den partidarekin amaituko da jardunaldia; Elezkano II eta Zabaleta aurrez aurre neurtuko dira Bengoetxea VI –Artolaren lesioa tarteko, Bengoetxeak jokatuko du partida– eta Aranguren.

Aspek jakitera eman du partida guztiak zuzenean emitituko dituztela ETBn. Gainera, partidak jokatuko diren bi asteburu horietan harrobiko pilotarien partidak ere izango dira.