Ostiralean iritsiko da Zumaiako adinekoen egoitzetara COVID-19aren aurkako txertoa

Baleike 2021ko urt. 11a, 13:05

Otezuriko egoiliarrak izango dira Pfizer txertoaren dosiak jasotzen lehen zumaiarrak. 

Zumaiako Otezuri adinekoen egoitzako egoiliarrek ostiraletik aurrera, hilak 15, jaso ahal izango dituzte COVID-19aren aurkako Pfizer txertoaren dosiak. Lehen dosi hau egoiliarren familiek beren senitartekoak txertatzeko baimena eman ondoren jasoko dute. 

San Juan egoitzan, berriz, langileen artean positibo bat baieztatu dute, eta ustez itxaron egingo dute egoiliarrei lehen dosiak ematen hasteko. 

Abenduaren 27an hasi zen txertaketa kanpaina Hego Euskal Herriko adinekoen egoitzetan. Gasteizko Ajuria egoitzako, Elorrioko (Bizkaia) laguntza zentroko eta Hondarribiko (Gipuzkoa) Caser Betharram egoitzako egoiliarrak izan ziren dosia hartzen lehenak.