Kalean da urtarrileko Baleike aldizkaria

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 8a, 16:00

Imanol Azkuek ondu duen muga lerroaren eta mugarrien inguruko liburua, Marlik taldearen 'Azaletik ezabatu baino lehen' diskoa, Ana Egaña kirol irakaslea... hori guztia eta gehiago, urtarrileko Baleike aldizkarian.

Duela hamar urtetik mugarrien ibilaldia antolatzen aritu den Imanol Azkue zumaiarrak hartu du urtarrileko Baleike aldizkariko azala. Urteotako ezagutzak liburu batean bilduko ditu, eta laister emango du argitara, Baleike Kultur Elkartearen eskutik. Muga lerroaz eta mugarriez aritu da, luze eta zabal. Felix Balerdi Zumaiako bizilagunak bere pasioari buruz hitz egin du Hitz tantak atalean: autoen mekanikari-elektrikari izandakoa da, eta 1956an ekoitzitako Nash Metropolitan bat eta 40 urteko Mercedes bat ditu Balerdik garajean gordeta. Erreportaje nagusia Marlik taldeak kaleratu berri duen Azaletik ezabatu baino lehen diskoari eta taldeari berari eskaini diogu. Erretratua atala, berriz, ofizio eta afizio bera dituen Ana Egaña kirol irakasleari. 

Hori guztia eta gehiago aurkitu daiteke urteko lehen Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute datozen egunetan, eta gainontzekoek ondoko establezimenduetan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke: Ogiberri Amaia plaza,  Agurtzane, Mandala, Aizpurua, Arkupe eta BM supermerkatua.