Urteko itsas mareak ikusgai daude Baleike.eus-en

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 9a, 09:00
Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea.

2021eko itsas mareen informazioaz gain, eguzkiari eta ilargiari buruzkoa ere aurkituko duzue Baleike.eus-eko egutegian.

Ikusgai daude dagoeneko 2021eko itsas mareen taulak Baleike.eus-en. Mareen egutegi honetan ageri diren orduak egokituta daude:  GMT+1 edo GMT+2 batuketa egina dago, garaiaren arabera. Ilargiaren eta eguzkiaren inguruko informazioa ere kontsulta daiteke, eguraldiaz gain, hemen.