Maider Azurmendiren erakusketa, Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 8a, 08:00

Amalur izena duen erakusketa zabalduko du Maider Azurmendi artistak gaur, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Zeramika eta eskultura uztartuaz sortutako lanak erakutsiko ditu urtarrilaren 31ra bitartean. 

Zumaian erakutsiko duen proposamen honen jatorria Zeramika: Artea eta Funtzioa unibertsitateko masterrean aurkitu daiteke. Eskultura multzo honekin «naturaren izaera zaurgarria eta, era berean, irmoa» isaltzen saiatu dela dio artistak. Landutako formen oinarria "itsas ertzean jasotako egur pusketan" datzala dio. "Molde zeramikoen bitartean behin eta berriz errepikatzen diren formak". Hortik abiatuz, beste hainbat pieza sortu ditu: gofratu zermaikoak, edota eskuz modelarutako forma txikiak. 

Honek guztiarekin, "egiteko modu propio batetik abiatuta, ikuslea eskultura garaikidera gerturatzea" bilatzen duela dio Azurmendik.

Erakusketa gaur arratsaldean zabalduko da, eta urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; asteburuetan, berriz, goizez eta arratsalez: 12:30etik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.