Errege Magoek magiaz betetako ikuskizuna ekarri dute Zumaiara

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 5a, 17:29

Aitzuri pilotalekuan izango dira arratsaldean zehar, etxeko txikienei magiaz betetako ikuskizuna eskaintzen. Gonbidapena eskuratu ezin izan dutenek ere izango dute Errege Magoak ikusteko aukera, pantailaz bestalde, 19:00etan Baleike.eus-en.

Iritsi da Errege bezpera, eta Errege Magoen urteroko kabalgatarik egon ez bada ere, egoerara moldatutako bisita egiten ari dira Aitzuri pilotalekuan. Bederatzi txandatan banatuta, 15:00etatik 19:00ak bitarte, magiaz betetako emanaldi laburra eskaintzen ari dira Hiru Errege Magoak eta beren laguntzaileak. Haurrek ilusioz hartu dituzte, eta beren erregeei beren eskakizunak helarazteko aukera ere izan dute, Aitzuri kanpoaldean dagoen postontzira oparien zerrenda daramaten gutunak botata.

Bertaratu ezin izan dutenek ere izango dute Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusteko aukera, pantailaz bestalde, 19:00etan Baleike.eus-en.