'Laboa jazz sextet' emanaldirako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 3a, 12:15

Urtarrilaren 7an izango da emanaldia, Aita Mari aretoan. Etzi, asteartea, eguerdira arte izango da parte hartzeko aukera.

'Beste bat!' zikloaren barruan, Mikel Laboaren kanta esanguratsuenak jazz estiloan taularatuko ditu seikote batek. Urtarrilaren 7an, osteguna, izango da emanaldia, 19:00etan Aita Marin. Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Urtarrilaren 5eko eguerdira arte parte hartu daiteke, hemen.