Errege Magoen etorrera dela eta, hainbat argibide

Baleike 2021ko urt. 2a, 13:37

Urtarrilaren 5ean Hiru Errege Magoak Aitzuri pilotalekuan izango dira, haurrei magiaz betetako ikuskizuna eskaintzen. Sarreren eta emanaldiaren inguruko hainbat argibide eman ditu udalak. 

Aitzuri pilotalekuan izango dira Errege Magoak urtarrilaren 5ean. Txanda ezberdinetan, herriko haurrei zuzendutako emanaldi magikoa eskainiko dute. Sarreren eta ekitaldiaren inguruko hainbat argibide eman ditu Zumaiako Udalak:

  • Talde bakoitzak gehienez ere sei lagun izango ditu, eta beti ere segurtasun neurriak kontutan izanik bizikidetza unitateak, burbuila osatzen duten kideek etab. osatuko dute. Herritarrei sarrera horiekin arduraz jokatzeko eskatu diete, eta ahalik haurrik gehienenengana iritsi ahal izateko.
  • Beharrezkoak direnak baino sarrera gehiago dituztenei deia luzatu diete: sarrerak itzuli, ez erabiltzeak beste batzuei aukera kendu diezaiokeelako.
  • Sarrerak itzultzeko, bidali mezu bat kultura@zumaia.eus helbidera urtarrilaren 4ko 13:30ak baino lehen. Edozein zalantza izanez gero, deitu hilaren 4an 943-86 10 56 telefono zenbakira 9:00-13:00 bitartean.
  • Ahalik haur gehienek erregeak ikusteko aukera izan dezaten:
    - Urtarrilaren 5ean 19:00etan Baleike.eus-en bideo bat eskainiko da.
    - Orain arte antolatutako zortzi saioez gain, azken bat eskainiko da, 19:30ean.
  • Azken saioa sarrerarik gabe gelditu direnentzat da. Orain arte sarrerak dituztenen zerrendak jasota daude; ez aldatu.
  • Azken emanaldi honetako sarrerak hartzeko aukera, eta herritarrek itzuli ahal ditzaketen gonbidapenen sarrerak hartzekoa, astelehenean zabalduko da, 16:00etan entradium.com-en.
  • Udalak gogorarazi du eskutitzak jasotzeko postontziak jarri dituztela Kofradian, Kantauri plazan eta Aizkorri kalean. Urtarrilaren 5eko iluntzera bitarte izango dira bertan; ondoren, udaletxeko langileek Errege Magoei eramango dizkiete gutunak.

Azkenik, udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie ekitaldia aurrera eramateko laguntza eskaini duten herritarrei, elkarrekin jardun eta parte hartuko duten haur eta familiei, eta baita Hiru Errege Magoei ere.