Preso eta iheslarien eskubideen alde argazki jendetsua aterako dute urtarrilaren 9an Itzurunen

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 29a, 12:08

Baionako eta Bilboko mobilizazioen partez, herriz herri egingo dira preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak. Zumaian Itzurun hondartzan izango da hitzordua. 

Urtero Sarek Bilbon eta Baionan presoen eskubideen alde egiten dituen mobilizazioak herriz herri egingo dira aurten, urtarrilaren 9an. Zumaian 13:00etan izango da hitzordua, Itzurun hondartzan.

Elkartasun ekimen "erraldoia" egin nahi dute, hondartzaren goialde osoa herritarrekin betez, preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria eginez eta "auzi honetan herritarrek duten erantzukizuna" hartuz. Ekimen honetan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa dela nabarmendu dute antolatzaileek, osasun neurri egokiak hartzeko. Lotura honetan eman daiteke izena.