[Eguneraketa] Berrezarri dute Orio-Aia eta Zumaia artean etenda egon den tren zerbitzua

Onintza Lete Arrieta 2020ko abe. 28a, 09:32

Zuhaitzak erori dira trenbidera, eta horiek kendu eta trenbidea txukundu bitartean autobusez aritu dira bidaiariak garraiatzen goiz partean.

Haizea zakar ibili da gau osoan, eta zuhaitzak erori dira trenbidera. Hala, hainbat orduz etenda egon da Orio-Aia eta Zumaia arteko tren zerbitzua. Horren ordez, Aia-Orio / Deba ibilbidea autobusez egin dute zerbitzu horren erabiltzaileek.

10:15 alderako, ordea, berrezarri dute zerbitzua, eta normal dabiltza orain trenak.