Haize bolada indartsuak eta itsaso zakarra iragarri dituzte biharko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 26a, 20:37

Agentziak abisu horia ezarri du haizeagatik biharko, eta abisu laranja aktibatu dute itsasaldeko arriskuagatik, bihar 21:00etatik gau erdira bitartean.

Egun batetik bestera neguko eguraldia iritsi da Euskal Herrira, eta behera egin dute tenperaturek nabarmen. Horrez gain, Euskal Metereologia Agentziak abisu horia ezarri du haizeagatik biharko, eta abisu laranja aktibatu dute itsasaldeko arriskuagatik bihar 21:00etatik gau erdira bitartean. Antza denez, bihar hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du eta 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakeela azaldu du Euskalmetek, bereziki arratsaldean.

Horrez gain, arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara itsasaldeko arriskuagatik  abisu horia izango da, nabegaziorako lehenengo bi milietan. "Olatuen altuera adierazgarriak 3,5 metro gaindituko ditu, oso bizkor handituko da eta bost metro ingurukoak izango dira. Olatuen arteko periodoa 14-15 segundo artekoa izango da, eta hego-mendebaldeko haizea ibiliko a, 5-6ko indarrarekin". Gauean, berriz, 6-7 metro inguruko olatuak espero dira; iragarpenen arabera, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak  4-5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta olatuen periodoa 14-15 segundo artekoa izango da, beraz, itsaso zakarra espero dute gauerako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide