[ZOZKETA] Miren Amurizaren eta La Pulgaren 'Gorria' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditugu

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 26a, 09:29

Kultur sektorea suspertze aldera abian jarritako Beste bat! egitasmoaren barruan, bertsoa eta flamenkoa uztartzen dituen Gorria ikuskizuna ekarriko dute Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulgak abenduaren 30ean, asteazkena, Aita Mari zinera. Emanaldia 19:00etan hasiko da. 

Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar, igandean, aterako ditugu. Parte hartu zozketan eta zorte on!

Erlazionatuak