Marisak irabazi du Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 23a, 11:05

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako XXII. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketak baditu saridunak. Marisa oinetakoak saltokiak prestatutako eskaparatea izan da, epaimahaiaren ustetan, lehiaketara aurkeztutako onena. 

23 saltokik hartu dute parte aurtengo Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan. Epaimahaiaren ustez, Marisa Oinetakoak establezimenduak prestatu du esparate onena, eta, ondorioz, berak jaso du lehen saria, 300 euro erosketa txarteletan. Bigarren saria Koketa Modak jado du (200 euro erosketa txarteletan), eta Herritarren saria (Facebooken 'atsegin dut' gehien lortu duen erakusleihoa) Monika ile-apaindegiak. 100 euro jasoko ditu erosketa txarteletan.

Era berean, 'atsegin dut' emanez herritarren bozketan parte hartu duten erabiltzaile guztien artean 100 euroko erosketa txartela zozkatu da. Sari honen irabazlea Miguel Cinta da.