Urteko azken bi asteetan eten egingo da hondakin handien bilketa zerbitzua

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 22a, 11:42

Hondakin handiak ezin izango dira kalean utzi; garbigunean jasoko dituzte asteotan. Urtarrilaren 7tik aurrera eskainiko dute berriz ere zerbitzua.

Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi du urteko azken bi asteetan eten egingo dutela hondakin handiak biltzeko zerbitzua. Zumaian etxeko hondakin handiak –etxetresnak eta altzari zaharrak– ateratzeko eguna osteguna izan ohi da; urtarrilaren 7tik aurrera eskainiko dute berriz ere hondakin horiek jasotzeko zerbitzua, beraz, asteotan hondakin handiak kalean ez uzteko eskatu dute. Bitartean, garbiguneetara eraman ditzakete hondakin handiak erabiltzaileek.