Musika Eskolako ikasleen Gabonetako entzunaldia, bideoan

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 19a, 17:30

Entzunaldia ezin izan da egin, baina musika eta dantza saio laburrak bideo batean bildu dituzte Musika Eskolako ikasleek.

Aurtengoan ezin izan dute Gabonetako entzunaldirik egin Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Hala eta guztiz, ikasturte honetan ikasitakoa bildu dute bideo honetan. Dantza emanaldi zein musika saio laburrak eskaini dituzte ikasleek.