Pertsianak jaso dituzte tabernariek bost asteren ondoren

Onintza Lete Arrieta 2020ko abe. 12a, 17:26

Terrazak eta establezimendu asko goizetik zeuden prest gaur, bezeroak iritsi zain. Bi muturretako egoerak ere bazeuden, ordea: esaterako, aparkaleku batzuk kendu eta terraza jartzeko baimena zuena, eta taberna ez irekitzea erabaki duena, ez ziolako konpentsatzen. 

Bost astez itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak gaurtik aurrera ateak zabaltzea baimendu die tabernei eta jatetxeei. Barruan edukiera erdira mugatuta, eta terrazetan libre utzita, herriko establezimenduak prest zeuden gaur goizean bezeroak hartzeko.

Eguraldiak ez du askorik lagundu, eta horregatik, eguneko parte batzuetan erdi hutsik egon dira terrazak. Hala ere, atzotik gaurrera kaleek oso bestelako itxura hartu dute.

Askok ateak ireki dituzten arren, beste batzuek itxita segitzea erabaki dute. Metro tabernak, esaterako. Espazio gutxiko lokala denez, edukiera mugarekin irekitzea ez zaie egokia iruditu, ez duelako konpentsatzen. Adibide horren beste muturrean koka liteke, berriz, Nikol taberna. Izan ere, udalak baimena eman dio taberna aurrean terraza jartzeko, ibilgailuentzako bi aparkalekuren tokia erabilita.

Euria bota eta bota ari du, bai, baina ez denen gustura...

Irakurri hemen neurri berrien inguruko albistea.

Argazkiak: Maria Maya Manterola