'Zaldibar. Zona cero' liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak Arroa Behean

Mailo Oiarzabal 2020ko abe. 11a, 11:45

Astelehenean izango da, abenduaren 14an. Eskola Txikian izango da aurkezpena, 19:00etan, eta Jon Artanok dinamizatuko du. Joan nahi dutenek tokia hartu beharko dute aurrez, telefonoz.

Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria Arroa Behean izango da datorren astelehenean, abenduaren 14an, bere Zaldibar. Zona cero liburua aurkezteko. Zaldibarko zabortegian 2019ko otsailren 6an gertatutako hondamendia eta haren ondoren abiatutako ikerketetan azaleratutako ustezko irregulartasunak jaso ditu liburuan Zelaietak.

Eskola Txikian izango da Arroa Beheko aurkezpena eta Jon Artano kazetari zestoarrak dinamizatuko du ekitaldia, 19:00etan hasita. Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du asteleheneko hitzordua, eta tokia mugatua izango denez, aurkezpenera joan nahi dutenek aurrez gorde beharko dute lekua, 605 714 181 telefono zenbakira deituta.