Distira elkarteak erakusketa kolektiboa zabalduko du gaur Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 11a, 09:08

Hemezortzi autoreren hemezortzi argazkik osatzen dute esposizioa. Abenduaren 30era arte izango da bisitatzeko aukera.

Gaur, ostirala, hasi eta abenduaren 30a bitarte, Distira Zumaiako argazki elkartearen erakusketa kolektiboak hartuko du Alondegiko Oxford aretoa. Elkarteko kideek egindako argazkiak ikusi ahal izango dira: gauekoak, erretratuak, paisaiak, bidaietakoak zein itsaspekoak. Hain zuzen ere, hemezortzi autoreren hemezortzi argazkik osatuko dute esposizioa. 

Egunero izango da zabalik aretoa, abenduaren 25ean izan ezik, 18:00etatik 20:00etara.