Ipuin kontaketak antolatu ditu Zumaiako liburutegiak Gabonetarako

Mireia Galarza Bastida 2020ko abe. 9a, 17:19

Abenduaren 23an, 28an eta 30ean, eta urtarrilaren 4an izango dira saioak, guztiak Oxford aretoan, 11:00etan hasita. Izena eman beharko da aurretik. 

Gabonen atarian, ipuin kontaketa zikloa antolatu du Zumaiako liburutegiak abenduko oporraldirako. Zehazki, abenduaren 23an, 28an eta 30ean, eta urtarrilaren 4an izango dira saioak, guztiak Oxford aretoan, 11:00etan hasita. 

Abenduaren 23an Kontukantoi bikoteak eskainiko du saioa, eta Tipi tapa bagoaz pixkanaka ipuinaren irakurketa egingo dute. Hilaren 28an, aldiz, Lur Kortaren txanda izango da, eta Ipuinekin jolasean izeneko saioa eskainiko du. Urte zahar bezperan Apikak zuzenduko du saioa, eta neguko ipuinak kontatuko ditu. Isabel Agirresarobek itxiko du zikloa urtarrilaren 4ean, Goizean porru salda eguardian azak ipuinarekin. 

Saioetara joan ahal izateko izena eman beharko da abenduaren 14tik aurrera, 943-86 27 30 telefonora deituta edo haurliburutegia@zumaia.eus helbidera idatzita. Familia bakoitzak, gehienez, bi izen eman ahalko ditu, eta saioetara joateko ezinbestekoa izango da maskara jantzita eramatea. Saioak 4-8 urte bitarteko umeentzat zuzenduta daude. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide