Marlik: "Abestiek beste itxura bat hartu dute; taldeak duen deslokalizazioak horretan lagundu du"

Juan Luis Romatet | Gorka Eizagirre 2020ko abe. 8a, 18:12

Zumaiako Marlik boskoteak bigarren diskoa atera berri du, Azaletik ezabatu baino lehen izenekoa. Pandemial baldintzatu du grabazioa: neguan hasi ziren diskoa osatzen duten zazpi abestiak grabatzen, eta, itxialdiaren ondoren, udan errematatu zuten. Disko berria, baita soinu berriak ere, musika gogortu egin baitu Marliken. 

Jurgi Taboada izan dute soinu teknikari lanetan prozesu luze honetan, eta Gatza Factoryk egin du diskoaren diseinua. Maialen Velarde abeslariak eta Beñat Fernandez gitarra-jotzaileak eman dizkigute disko berri honen xehetasunak.

Diskoa taldearen Bandcampeko txokoan entzun daiteke. CDan ere eros daiteke posta elektronikoko marlikzumaia@gmail.com helbidera idatzita.