'Kontrol soziala hezkuntzan' hitzaldiarekin eman diete hasiera Herri Eskolei

Baleike 2020ko abe. 6a, 13:25

Urola Kostako Ikasle Abertzaleak taldeak deituta, Herri Eskolak egin dituzte goizean Torreberri gaztetxean, kontrol sozialak hezkuntzan betetzen duen funtzioa aztergai.

Martxan dira Herri Eskolak Zumaian. 11:00etan eman diote hasiera egunari Kontrol soziala hezkuntzan hitzaldiarekin, Torreberri gaztetxean.

Urola Kostako Ikasle Abertzaleek antolatu dituzte gaurko Herri Eskolak. Espainiako Konstituzio Egunean "ospatzeko ezer" ez dutela azaldu dute IAko kideek, eta horren ordez, hausnarketarako eta formakuntzarako baliatu nahi izan dute egun hau. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide