Kaleak hartu dituzte gaur ere pentsio duinen aldeko aldarriek

Baleike 2020ko abe. 5a, 13:14

Herritar ugarik egin du bat gaurkoan pentsiodunen aldarriekin. Toledoko Itunak jasotako gomendioen aurka mobilizatzeko hitzordua jarri zuten plataformakoek, eta jendetsua izan da manifestazioa.

Beste hainbat herritan bezala, egungo pentsio sistemak dituen gabeziak salatzeko eta Toledoko Itunean jasotako gomendioen aurka egiteko protesta egin dute gaur Zumaian. 

Pentsiodunen arabera, itun horrek "garden erakusten du Gizarte Segurantza Publikoak, egoki kudeatuz gero, nahikoa baliabide dituela iraupena bermatzeko, eta KPIaren araberako errebalorazioak egingarriak direla. Baina gainerako aferetan gure balorazioa ezkorra da". Gauzak horrela, aurrerantzean ere protestan jarraitzeko asmoa dute pentsiodunek, eta beste hainbat eskaeraren artean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzen jarraitzekoa.