Euskaraldia 2020

Roberto Gutierrez: "Euskaraldia egokia izan daiteke euskararen erabilera hainbat eremutan zabaltzeko"

Juan Luis Romatet | Gorka Eizagirre 2020ko abe. 2a, 19:00

Abian da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen ari da Urolako Komunikazio Taldea azken egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Roberto Gutierrez Ostarrena zine-klubeko kide zumaiarra da gonbidatua.

 
Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen ari da Urolako Komunikazio Taldea (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.
 
Zortzigarren bideoa da gaurkoa, eta Roberto Gutierrez Ostarrena zine-klubeko kide zumaiarra da protagonista. Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atarian nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.