WiFi publikoa erabili daiteke dagoeneko Zumaiako gune batzuetan

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 30a, 08:30

WiFi sare publiko eta doakoa erabiltzeko aukera izango da aurrerantzean Zumaiako leku batzuetan. Udalaren esanetan, herriko plazetan eta hainbat eraikinetan izango da sarea erabilgarri. 

Ekimen hau Europar Batasunak abian jarritako WiFi4EU programaren barruan kokatzen da. Udalak 2018 egin zuen eskaera, eta behin onartuta, "beharrezko izapideak eta proiektua zehaztuta", martxan da dagoeneko honeko leku hauetan: Amaiako plazan, Gernika parkean, estazio zaharraren inguruan; Beheko plazan, Victoriano Arrate etorbidean, Aitzuri frontoian, Lubaki kiroldegiko harmailetan, Musika eskolan, Komentuan, Oikiako plazan, Artadiko plazan, eta Narrondoko plazan. 

Sare honetaz baliatzeko, sakelekoan edo ordenagailuan WiFiaren aukeran 'Zumaia WIFI4EU' aukeratu beharko da. Behin baldintzak onartuta, gailua bi orduz egongo da sarera konektatuta, betiere konektatutako gune horren inguruan egonez gero. Bi orduak igaro ondoren, konektatuta jarraitu nahi dutenez aurreko pausoak errepikatu beharko dituzte.