Ostalariek ez dute terrazen tasa ordaindu beharko tabernak eta jatetxeak itxita dituzten bitartean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 23a, 08:51

Terrazen tasa kobratuta du dagoeneko udalak. Hori dela eta, establezimenduak itxita dituzten denboraren zati proportzionala itzuliko zaiela iragarri du Zumaiako Udalak. 

Ostalaritzako establezimenduak, tabernak zein jatetxeak, itxita egongo dira, gutxienez, abenduaren 10era arte, Iñigo Urkullu lehendakariak pasa den astean iragarri zuenez. Une gogorrak ari dira pasatzen, oro har, ostalariak. 

Horren jakitun, eta "herriarentzako balio handiko sektorea dela kontuan hartuta", Zumaiako ostalariek ez dute terrazei dagokien udal tasa ordaindu beharko establezimendu horiek itxita dauden bitartean. 

Dagoeneko urteko tasak kobratuta daudenez, establezimenduak itxita mantendu behar dituzten aldiaren zati proportzionala itzuliko diela iragarri du udalak.