'Never, rarely, sometimes, always' filma emango du Ostarrenak gaur zine forumean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 19a, 08:11

Eliza Hittman zinemagile estatubatuarraren Never, rarely, sometimes, always filma emango du Ostarrena zine klubak gaur zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. 

Autumn nerabeak Pennsylvaniako supermerkatu batean egiten du lan. Haurdun geratuko da, eta egoera horretan abortatzeko baldintzarik ez duela eta, Skylar lehengusuarekin New Yorkera bidaiatzea erabakiko du. Papel batean idatzita daramate abortatzeko klinikaren helbidea. Hiri ezezagun batean murgilduko dira biak.