2020/11/22 13:00etan

Emanaldia

Azaroak 15, Itsasoak utzia

Azaroak 15, Itsasoak utzia
Aita Mari aretoa, Zumaia

Herriko sei gazte hil ziren 1960ko azaroaren 15ean olatu batek eramanda. Gertaera haren inguruko dokumentala egin du Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak. Estreinaldia istripuaren urteurrenean egin zen, senide eta lagunen aurrean.

Datorren igandean, hilaren 22an, bigarren emanaldi bat izango da, 13:00etan, Aita Mari zinean. Horretarako gonbidapenak hartu beharko dituzte (bakoitzak 2 gehienez) Turismo Bulegoan asteartetik (hilaren 17aa) aurrera.