'Bote prontuan' erakusketa zabalduko du Las4Laurokek Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 13a, 09:01

Gena Duranek, Arri Bidasorok, Ana Cabezasek eta Olatz Goiburuk osatzen dute Las4Laurok taldea, eta gaur Bote prontuan izeneko erakusketa zabalduko dute Alondegiko Oxford aretoan. Abenduaren 7ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa.

Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusi ahal izango da. Liburu eraldatuak erakutsiko dituzte, baina baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duranek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Erakusketa gaur zabalduko dute, 18:00etan, eta abenduaren 7ra arte izango da zabalik Alondegiko Oxford aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetan ere zabalik izango da eguerdietan, 12:30etik 14:00etara.