[BIDEOA] Tabernak itxita, paseatzeko une egokia izan zen igande goiza

Maialen Etxaniz 2020ko aza. 9a, 11:19

Tabernen faltan, paseatzera, hondartzara nahiz mendira joan ziren eskualdeko herritar asko eta asko, igandeko goizeko giro ederraz gozatzera. Norbere udalerritik mugitu ezin denez, ez da pilaketa handirik egon.