Mintzalagun egitasmoak euskara ondo menperatzen duten zumaiarrak behar ditu

Maria Maya Manterola 2020ko aza. 6a, 11:15

Goizez elkartu daitekeen mintzapraktika talde bat "bidelagunen" faltan dago. Talde horiek astean behin elkartzen dira, ordubetez lagun giroan euskaraz aritzeko.

Mintzalagun egitasmoko kideak euskara ondo menperatzen duten herritarrei dei egin diete, euskaraz aritzeko zailtasunak dituztenei lagun diezaieten. Goizez elkartu daitekeen mintzapraktika talde bat bidelagunen faltan dago, azaldu dutenaren arabera. 

Mintzalagun egitasmoan euskara menperatzen duten pertsonak –bidelagunak– praktikatu nahi dutenekin –bidelariak– jartzen ditu harremanetan. Taldeak bost edo sei lagunekoak izaten dira, eta astean behin ordubetez lagun giroan euskaraz aritzeko elkartzen dira. Euskara ikasi nahi dutenek eta euskara ikasten lagundu nahi dutenek edozein unetan eman dezakete izena, eta saioak aurrez aurre edo online egin daitezke. 

Izena emateko, euskara@zumaia.eus edo urolakosta@aek.eus helbideetara mezua bidali edota 625-485 215 telefono zenbakira deitu daiteke.