Ostiralean amaituko da TAO sistemari buruzko inkesta betetzeko eta mahai tekniko-politikoan izena emateko epea

Maria Maya Manterola 2020ko aza. 3a, 13:14

Parte hartze prozesuaren lehen fasean, beren ekarpenak egiteaz gain, mahai tekniko-politikoan parte hartu ahal izango dute herritarrek. Martxora arte luzatuko da prozesua.

Hiru urte igaro dira dagoeneko Zumaian TAO sistema ezarri zenetik. Orain, sistema birpentsatzeari ekin dio udalak. Ahalik eta sinpleena eta erosoena izan dadin, ordea, herritarrekin batera egingo du udalak bide hori. 

Inkesta betetzeaz edota ekarpen irekia egiteaz gain, mahai tekniko-politikoan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Azaroaren 6ra arte, ostirala, egin ahal izango dira, partaidetza.zumaia.eus webgunera jota. Prozesua martxora arte luzatuko da, eta aurrez aipatutako webgune berean jarraitu ahal izango da.