Hilobiak dotore, baina ohikoa baino jende gutxiago hilerrian

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 1a, 12:51

Pandemiak eragina izan du Santu Guztien Egunean ere. Gaurkoa bezalako eguraldiarekin, urte normal batean, herritar ugari igoko zen Zumaiako hilerrira, bertan hilobiratutako familiartekoak, lagunak eta ezagunak bisitatzera. Aurten, baina, ohikoan baino jende gutxiago hurreratu da kanposantuan eguneko lehen orduetan. 

Ez dira lore sortak falta Zumaiako kanposantuko hilobietan, baina aurreko urteetan baino herritar gutxiago igo da Arritokieta ermita alboko hilerrira. Pandemiak izango du hortan zeresana. Izan ere, birusa hedatzen ez laguntzeko, segurtasun neurriak mantentzea eskatu du, baita bisitak astean zehar egitea ere. 

Herritar asko aurreko egunetan igo da kanposantura loreak uztera. Horri gehitu behar zaio herritik kanpo bizi diren zumaiarrek aurten ezingo dutela bertaratu. Ohikoan baino mugimendu gutxiago izan da loreen kolore biziek jantzi duten hilerrian.