Lore sorta jarri diote Zuloagaren irudiari, artistaren heriotzaren 75. urteurrenean

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 31a, 10:56

Ignacio Zuloaga artista eibartarra hil zela 75 urte betetzen dira gaur, eta Pedrazako (Segovia, Espainia) Museo Ignacio Zuloagak lore eskaintza egin dio Euskal Herriko lau tokitan: Bilbon, Donostian, Eibarren eta Zumaian. Margolariaren irudiaren aurrean jarri dute lore sorta bat.

Bilbon egiten ari diren Zuloaga kalean programaren barruan sartzen da lore eskaintza hau.