Euskotrenen zerbitzu murrizketek ez dute eraginik izango Zumaia eta Donostia arteko trenean

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 30a, 09:10

COVID-19 ez hedatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriek eragina izango dute garraio publikoan ere. Hala, gaueko tren zerbitzuak etengo ditu Euskotrenek, baina aldaketa horiek ez dute eraginik izango Zumaia eta Donostia arteko linean. 

Indarrean jarritako neurrien artean garraio publikoko gaueko zerbitzuak etetea dago. Gaueko 11tatik aurrera ezingo da kalean egon, eta, horregatik, garraio publikoak 24:00etan izango du abiatzeko azken ordua.

Euskotrenek ere gaueko zerbitzu batzuk murriztuko ditu neurri hauek aplikatu ondoren. Murrizketa hauek ez dute eraginik izango, baina, Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzuan. Izan ere, linea honek ez du gaueko zerbitzurik, eta Euskotrenek argitu duenez, "eguneko zerbitzuek ohiko ordutegian funtzionatzen jarraituko dute".