Caritasen harrera itxita egongo da datozen asteetan

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 24a, 18:15

Telefono bidezko arreta eskainiko diete premia dutenei.

Zumaian koronabirusak sortu duen egoera dela eta, Caritasek erabaki du ostiraletako harreran bertan behera uztea, egoera baretu bitartean. Premia dutenei telefono bidezko arreta eskainiko diete, 608-309 115 edo 608-377 216 zenbakietan.