'Urolatik barrena' kontzertua izango da gaur Errenterian Urval Ensemble, Gorka Hermosa eta Jon Maiaren eskutik

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 22a, 10:46

Urola bailarako doinuak entzungo dira gaur Errenterian, bertan egiten ari diren Musikaste kontzertu sortaren barruan. Urval Ensemble laukoteak, Gorka Hermosa soinujoleak eta Jon Maiak Urolatik barrena kontzertua eskainiko dute Niessen kulturgunean, 20:00etatik aurrera. 

Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrena ospatzen da aurten, eta hari omenaldia egingo diote Errenterian, Musikasteren barruan. Urolatik barrena emanaldi berezia prestatu dute Gorka Hermosak, Jon Maiak eta Urval Ensemble klarinete laukoteak. 

“Ikuskizun paregabea eta errepikaezina izango da”, azaldu du Maiak. “Iparragirrek asko bidaiatu zuen, oso ikasia, oso sentibera eta karisma eta umore ikusgarriak zituena. Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta interesgarriagoa iruditzen zait haren irudia", gaineratu du Gorka Hermosa soinujole urretxuarrak. 

Kontzerturako sarrerak hemen daude salgai.